XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zinta entzun ondoren irakasleak, orrialdearen oinean dauden esaldiez baliatuz, ikusi duzuNA, etorri deNA, txukuntzen dueNA erlatiboen genesia azalduko du.

E) Ondoren berriro entzungo dute zinta, eta irakasleak ikasleei galdetuko die:
Irakasleak: Zein robot gustatzen zaizu?
A Ikasleak: Izozkiak egiten dituena
Irakasleak: Zein robot gustatzen zaizu?
B Ikasleak: Patinez dabilena
C Ikasleak:...
.

F) Ondoren ikasleak binaka jarriko dira.

Bakoitzak robot bat pentsatuko du eta galderen bidez bere lagunak pentsatu duena zein den asmatu beharko du.

Galderak beti honelakoak behar dira izan:
Bururik ez daukana da? BAI / EZ
Hegan egiten duena da? BAI / EZ.

Eta horrela txandaka galdetuz, bestearena asmatu arte.

Lehen asmatzen duenak irabazten du.

G) Erlatibozko esaldi hauetaz ariketak egiteko 8.14 eta 9.12 ariketetara itzuli eta berriro egin baina erreferente gabe.

Udaltzaina = Udala zaintzen duena.

H) 9.17 ariketa egin.